Steve Wijler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steve Wijler

(2019)
Bizitza
JaiotzaHorn (en) Itzuli1996ko irailaren 19a (27 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakarkularia

Facebook: steve.wijler Instagram: steve_wijler Edit the value on Wikidata

Steve Wijler (1996ko irailaren 19a) Herbehereetako arkularia da. 2017an, brontzezko domina irabazi zuen gizonezkoen kurbatu banakako proban, Mexiko Hirian (Mexiko) ospatutako 2017ko Munduko Arkularitza Txapelketan. 2021ean, Wijler-ek eta Gabriela Schloesser-ek zilarrezko domina irabazi zuten talde mistoaren proban 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Tokion (Japonia).[1]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen taldekako proban, Yanktonen (Estatu Batuak) ospatu zen 2018ko Areto Estaliko Munduko Txapelketan. Legnicako (Polonia) 2018ko Europako Arkularitza Txapelketan urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen kurbatu banakako proban.

Herbehereetako ordezkaria izan zen Minsken (Bielorrusia) ospatutako 2019ko Europako Jokoetan eta zilarrezko domina irabazi zuen banakako kurbatu proba eta taldekako kurbatu probetan.

2021ean, urrezko domina irabazi zuen Antalyan, Turkian, egin zen 2021 Europako Arkularitza Txapelketan gizonezkoen taldekako proban. Zilarrezko domina ere irabazi zuen Tokioko (Japonia) 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, talde mistoan. Gizonezkoen banakako eta gizonezkoen taldekako probetan ere lehiatu zen.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Talde mistoa
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Mexiko Hiria Mexiko Mexiko 3. postua, brontzezko domina Banaka
Munduko Pista Estaliko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Yancton Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 1. postua, urrezko domina Taldeka
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2018 Legnica Polonia (Polonia) 1. postua, urrezko domina Banaka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Nederlanderaz) «Schutters Wijler en Schloesser geëmotioneerd en trots na historische plak» NU 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]